Denboraldiko unerik onena
Zuhurtzia eta anbizioa, biak bat
Oinak lurrean izan behar dituztela nabarmendu dute zuri-gorriek, baina anbizioa ere agertzen da beren diskurtsoan.
Amaia U. LASAGABASTER
Burua hotz mantendu, arretatsu izan, amets gehiegirik ez egin... Alegia, oinak lurrean izan beharra dutela etengabe nabarmentzen ari dira Athleticen entrenatzaile eta jokalariak, taldearen ibilbidea pizten ari den ilusioa ikusita. Zuri-gorrien diskurtsoan, baina, ez da inoiz falta «anbizio» hitza.
Oreka zail horri eusten saiatzen da Joaquin Caparros bera. Sportingen aurkako partida amaitu bezain laster, sailkapenak oraindik garrantzi handirik ez duela azpimarratu zuen, eta denboraldi hasieran ezartzen diren helburuak eskuratzeko pazientzia izan eta lan handia egin behar dela. Hala ere, agerraldi horretan bertan, bere taldeak «sekulako anbizioa» duela esan zuen, baita «bolada luzatzen» saiatu behar dutela.
Dikotomia horri heldu zion atzo andaluziar entrenatzaileak, «hankak lurrean mantendu» behar direla nabarmenduz, baina bere taldeak «oraindik onena ematear» duela adierazita.
Portugaleteko Txapelaren Kofradiak eskainitako omenaldian, Joaquin Caparrosek bere taldearen gorakada aspaldi hasi zela esan zuen. «Talde hau gutxika joan da eta jendearekin ondo konektatzen du. Baina, beti esaten dudan bezala, bere unerik onena heltzear dago oraindik; ez da gaur egungoa, heltzear dago. Eta jokalariek helburu horrekin dihardute lanean». Izan ere, Caparrosen ustetan, ziurtatu egin beharko litzateke Bilbora heldu zenetik taldearen unerik onena hau dela ere. «Lehen urtea ikusgarria izan zen -gogorarazi zuen-; bigarrenean final batera heldu ginen; eta hirugarrenean Championsen sartzearen ilusioa piztuta mantendu genuen denboraldia amaitzeko bizpahiru jardunaldi besterik falta ez ziren arte. Eta orain, gauden tokian gaude». Beharbada, ilusioa euforia bihurtu ez dadin egindako diskurtsoa da. Eta, ildo berean, «hankak lurrean mantendu behar» direla berretsi zuen entrenatzaile zuri-gorriak, «helburuak egunez egun» lortzen direla gogoraraziz. «Puntuak egunero irabazten dira Lezaman egiten den lanarekin eta igandero lan hori zelaian islatuz», azaldu zuen, jendearen ilusioa bizi-bizia egotea «logikoa» dela onartu arren. Eta horrela jarraitzea espero du. «Aurretik ditugun hilabeteak oso gogorrak direla badakigu. Baina jendeak ere badaki arima emango dugula handitzen jarraitzeko eta sari bat lortzeko».
Beteranoak eta gazteak
Caparrosek, bestetik, eta kolektiboki hitz egitea nahiago duen arren, hainbat jokalariren ekarpena goraipatu zuen. Beteranoena, besteak beste, «urteak hartu baino, galtzen dituztela ematen duelako. Sekulako lana egiten ari dira», onartu zuen.
Gazteei dagokienez, eta batez ere Muniain titular guztiak monopolizatzen ari den arren, entrenatzaileek ez zuen Borka Ekizaren agerpena ahaztu. Bost astez jarraian hamaikakoan egon da eta emaitza ezin hobea izan da: taldeak berdinketa bat eta lau garaipen lortu ditu, eta jokalaria bera gero eta sendoago aritu da, 2. B mailatik emandako saltoa nabaritu barik. «Lan ederra egiten ari den etxeko jokalaria da», esan zuen, harrobiarekin egiten den lanaren fruitua dela goraipatuz.
Pozik agertu zen Caparros, azkenik, Athleticek Ander Herreraren fitxaketa ofizialdu ondoren. «Jokalari gaztea da, talentu handikoa eta Athleticek egun dituen hainbat jokalariekin (Javi Martinez, San Jose) profila partekatzen du. Klonatuta daudela ematen du», esan zuen.
Han pasado unos cuantos días desde que las tres partes se pusieran de acuerdo, pero fue ayer cuando Athletic y Zaragoza hicieron público el traspaso de Ander Herrera, que ejercerá oficialmente como rojiblanco a partir del próximo 1 de julio.
El Athletic confirmó que el contrato con el centrocampista se extenderá hasta el 30 de junio de 2016 y que su cláusula de rescisión será de 36 millones de euros durante las tres primeras temporadas y de 40 durante las dos siguientes.
Uno de los intermediarios de la operación, Gorka Arrinda, aseguró ayer que, pese a lo elevado del traspaso, el Athletic ha realizado un fichaje de «poco riesgo», según recogió Efe, al considerar que «es distinto a lo que tiene el Athletic, que ha madurado deportivamente y ha jugado en Primera. Ha competido a nivel alto, ha madurado físicamente y aún puede hacerlo más».
Arrinda, cuya presencia en la operación, teniendo en cuenta que no es el representante del jugador -sí lleva los asuntos de Joaquín Caparrós o Aitor Ocio, entre otros-, ha suscitado suspicacias considerables, se mostró sorprendido por los comentarios realizados al respecto. «No entiendo por qué tiene que haber comentarios acerca de mi profesión, en la que figura agente FIFA de jugadores desde hace 18 años. Y eso conlleva intermediar entre clubes y representar a jugadores. Llevo haciendo lo mismo 18 años en fútbol, en baloncesto y en ciclismo. Y para mí es una operación más», zanjó. A.U.L.
Mikel San José abandonó la concentración de la selección española sub'21, al sufrir una lumbalgia. El jugador, que ya había sufrido molestias similares con anterioridad, regresó a Lezama para ser tratado por los médicos rojiblancos. Mejores noticias recibió Amorebieta, que ya tiene en su mano el alta médica tras superar la pubalgia que le ha mantenido apartado del equipo las últimas semanas.
Fernando Llorente asegura que se sigue «viendo en Bilbao», donde está «muy feliz, contento e ilusionado». El delantero rojiblanco, que se incorporó ayer a la concentración de la selección española, recordó que aún le restan «dos años de contrato» con el Athletic, donde se sigue «viendo». Más ahora, en la quinta plaza y con un equipo al que «cada día se ve mejor». Llorente admitió que las especulaciones sobre su persona son «normales», pero también lo es que «todo el mundo esté cansado de que se hable tanto».