GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Benetako ordua

Mugak arakatzeko unea

Hurrengo zazpi jardunaldiek zehaztuko dituzte Athleticek maiatzera bitartean izango dituen helburuak.

p046_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER I

Athletic azken hamahiru urteotako boladarik onena bizitzen ari den arren, Joaquin Caparrosek bere taldeak «oraindik onena ematear» duela uste du. Dituen mugak arakatzeko unea iritsi zaio taldeari, bai emaitzei bai jokoari dagokionez. Aldiz, baliteke gehiegi itxaron behar ez izatea horiek ezagutzeko, hurrengo zazpi jardunaldiak erabakigarriak izan baitaitezke.

Martxoaren 20an, Vila-realek San Mames bisitatuko du eta baliteke ordurako Athleticek maiatzera bitartean izango dituen helburuak ezagutzea. Alde batetik, denboraldiari amaitzeko azken laurdena besterik ez zaiolako faltako, baina, batez ere, Athleticek partida erabakigarriei egin beharko dielako aurre biharko Mallorcako partidatik hemendik sei astera Vila-realen aurka jokatu arte. Egun bere borroka berean murgilduta dauden taldeak izango ditu aurrean batik bat Athleticek, baina baita maila ikusgarriko aurkariak edota, zuri-gorriak beraiek bezala, denboraldiko unerik onenean daudenak. Goi mailako azterketa izango da, beraz, taldearentzat. Gainera, Athleticen kirol mailaz gain, azkenaldi honetan hainbestetan nabarmendu den taldearen konfiantza ere izango da aztergai: estropezurik egongo ez denik pentsatzea utopikoa litzateke eta ikustear dago bilbotarrek nola erantzungo duten emaitza txarrak iristean.

Azterketa, baina, talde askok igaro beharko dute. Izan ere, Gabonetatik hona Athleticek sailkapenean emandako gorakadaren zio bakarra ez da taldearen une ona izan; Europa jomugan duten talde gehienak sekulako gorabeherak sufritzen ari dira eta zuri-gorriek hori baliatu dute aldea areagotzeko. Gainera, hurrengo zazpi jardunaldiotan, egutegi gogorra izango dute aurkari horietako batzuk ere.

Ez da guztien kasua. Vila-real taldeak, adibidez, egutegi aproposa du aurrez aurre; biak bisitatu behar baditu ere, Atletico eta Athletic dira aurkari izango dituen sailkapenaren goialdeko aurkari bakarrak. Antzekoa da Espanyolen kasua: gaur Real Madrilen bisita jasoko du, baina izango dituen gainontzeko aurkari guztiak sailkapenaren atzeko aldean daude. Pochettinoren taldeak, gainera, hurrengo zazpi partidetatik lau Cornella menderaezinean jokatuko ditu.

Europan jokatzeko borrokan buru-belarri murgildutako gainontzeko taldeentzat ez da hain erraza izango orain arteko erritmoari eustea. Athleticek berak, adibidez, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Getafe eta Vila-real izango ditu aurkari. Valentziak, berriz, Athletic, Bartzelona, Mallorca eta Sevilla. Sevilla berak, Atletico, Athletic, Bartzelona eta Valentzia. Atleticok, Sevilla, Getafe, Vila-real eta Real Madril. Getafek, azkenik, Atletico, Athletic eta Bartzelona.

Erreferentzia, lehen itzulia

Egoera guztiz desberdina izan arren, erreferentziatzat har daiteke lehen itzulian gertatutakoa. Lehen itzuli horretan jokatutako partidetan, Vila-realek lortu zituen emaitzarik onenak, 17 puntu lortu baitzituen zazpi jardunaldi horietan; Espanyolek, bere aldetik, 12 puntu lortu zituen. Gainontzekoak puntu gutxiagorekin konformatu behar izan zuten: Sevillak hamar lortu zituen, bederatzi Athleticek eta Getafek eta zortzi Valentziak eta Atleticok.

Historia errepikatuz gero, zuri-gorriak seigarren postuan helduko lirateke denboraldiko azken txanpara, hau da, oraindik ere Txapeldunen Ligarekin amets egiteko aukerarekin. Bigarren itzuli honetako erritmoa mantenduz gero, berriz, auskalo!

San José prefiere esperar hasta las últimas jornadas para empezar a pensar en la posibilidad de Champions

Aunque también les resulte inevitable soñar, no hay rojiblanco que no apueste por la prudencia en sus declaraciones públicas. Ayer le tocó a Mikel San José que, aun con el equipo más cerca de la cuarta plaza que de la séptima, prefiere no pensar en la posibilida de Champions hasta «los últimos cinco o seis partidos. Ahí sí se podrá ver a qué aspiramos», aseguró.

No niega el central que el Athletic atraviese su mejor momento de la temporada. «Estamos sacando los partidos adelante con relativa facilidad, sobre todo en San Mamés, y además dejando la portería a cero. Todo eso te hace jugar más cómodo y con más confianza». Tampoco que la situación clasificatoria es casi idílica. «Hemos dejado un poco atrás a Sevilla, Atlético o Getafe y no nos vemos tan lejos del Valencia o Villarreal». Pero insiste en la prudencia como eje de su discurso. «Lo que nos ha llevado a esta situación es haber ido partido a partido», subraya el jugador navarro.

San José, por último, se mostró sorprendido por los rumores sobre un presunto interés del Barcelona. «No creo. Si es verdad, es bueno que hablen de uno, pero ni lo sabía, ni le deis la más mínima importancia», zanjó.

El central, recuperado, estará en el once, que registrará una sola novedad: el regreso de Javi Martínez por el sancionado Gurpegi. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo