GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Euskal Herriko Txapelketa

Gizonezkoen denboraldiko hirugarren txapela Baionan hasiko da erabakitzen

J.L.

Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Euskal Herriko Goma Gaineko Txapelketa itzuliko da gaur, eta Baionan izango da saioa, 600 kilokoan lehen norgehiagokak jokatuko baitira.

Gaur, 18.00etatik aurrera Polo Beyris gelan jokatuko dira tiraldiak. Aurrez aurre, berriz, honako talde hauek izango dira. Abadiño, Sokarri, Ibarra, Amaiur, Ñapurrak, Indarka-Baiona, Basaburua-Imotz eta 6 Conceyos. Taldeen helburua finalerako bidea egitea izango da, baina agian batzuek estreinakotik hasi nahiko dute beren hortzak erakusten. Azkeneko urte hauetan Abadiñoren jabetza erabatekoa izan bada ere, oraingoan gauzak erabat aldatu dira. Izan ere, inoiz baino lehiaketa irekiagoa dagoela ikusten ari gara aurten.

Launakoa jokatu zenean Ibarra jaun eta jabe izan zen, eta bazirudien zortzikoan ere beraiek nagusi izan zitezkeela, baina jadanik bi txapel erabaki dira, eta gipuzkoarrek ez dute bat bera ere janzteko modurik egin. 680 kilokoan Abadiño nagusitu zen, eta bazirudien berriro ere bizkaitarrek beren jabetza erakutsi behar zutela, baina 640koan Sokarrik ezusteko ederra eman zuen eta garaipena lortu zuen.

Gainerakoek orain dute aukera, izan ere beste bi pisuko norgehiagokak geratzen dira oraindik. 600 kilokoa, eta ondoren 560 kilokoa. Lehenengo, ordea, 600ekoa jokatu behar da, eta txapela lortu ahal izateko finalean izan behar da, bestela ez baitago aukerarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo