GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

ERRUGBIA Biarritz

Zuri-gorrien joko ona ez da markagailuan nabarmendu

Biarritz 0-10 aitzinetik ere izan zen, baina etxekoek horri buelta eman zioten.

p050_f01_555x555.jpg

STADE TOULOSAIN 23
BIARRITZ 19

Jon LEUN DA

Biarritzek defentsako puntua besterik ezin izan zuen lortu lehen sailkatuari egin zion bisitan. Dena dela, zuri-gorriek lehen zati oso ona egin zuten; markagailuan aurretik ere izan ziren, baina hauek ere, Avironek bezalaxe, ez zuten markagailua alde zutela jokatzen asmatu.

Lapurtarrek bikain ekin zioten norgehiagokari, eta hamaikagarren minuturako 0-10 aurretik ziren. Bigarren minutuan Peyrelonguek zigor-kolpe bat gauzatu zuen; gero Balshaw-k lortu zuen entsegua eta Peyrelonguek, gauzatu. Hortik aurrera etxekoek gogor jo zuten aurrera, eta oren erdia betetzerako partidari buelta emateko gai izan ziren, 13-10 jarri baitziren aitzinetik.

Hala eta guztiz ere, zuri-gorriek ez zuten etsi, eta aurre egin zioten aurtengo Ligako talderik onenari. Peyrelonguek, atzoko onenak, oreka jarri zuen markagailuan zigor bati esker eta 13-13 zirela joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, ordea, etxekoak hobeto aritu ziren puntuak egiteko garaian, izan ere, jokoan oreka izan zen nagusi. Hala ere, etxekoek lortutako entsegua erabakigarria izan zen, eta horrek eman zien garaipena.

Biarritzek galdu egin zuen, baina oso itxura ona emanez, eta garbi utzi zuen Ligako final-laurdenetan izateko faborito nagusietako bat dela. Amaieran puntu bakarra egindako lanaren ordain kaskar samarra izan zen, baina zakua betetzen jarraitzeko balioko du.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo