
EMANALDIA
«7 Kolore» disko-liburuaren kantaldia izango da Bilbon
Munduko hainbat bazterretako argazkiak, ilustrazioak, zuzeneko irakurketak eta zuzeneko piano-musika eta abestiak konbinatzen ditu «Zazpi kolore» kantaldi-ikuskizunak. Hari gidaria Jon Arretxe idazlearen, Francisco Ibañez konpositorearen eta Cristina Fernandez ilustratzailearen ekarpenak biltzen dituen «7 Kolore» disko-liburu ilustratua da (Erein, 2010). Ikuskizuna datorren ostegunean izango da 19.30etan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.