GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren aurkako martxarekin bat egin du ezker abertzaleak

GARA

Tolosaldeko ezker abertzaleko alkate eta ordezkari politikoek inguru horretako AHT Gelditu! kolektiboak kalderero egunerako, otsailak 27, deitu duen manifestazioarekin bat egiten dutela adierazi zuten atzo, eta parte hartzeko deia egin zieten herritarrei. Bestalde, salatu zuten AHT abiadura handiko trenaren inguruan ez dagoela demokraziarik, agerian gelditu delako «herritarren eskubideak urratu arren, edozer gauza egiteko prest daudela beren proiektua aurrera ateratzeko».

Ordezkari politikoek adierazi zuten proiektua bultzatzen ari direnen jokabidea «guztiz iraingarria» dela, ez dutelako informaziorik bidaltzen, «herritarrak ezjakintasunean egoteko eta kontrako mugimendurik ez sortzeko».

Azaldu zutenez, Tolosako lehen zatiko obrak aspaldian hasi zituzten, baina benetako kaltetuak Ikaztegietakoak dira, gau eta egunez zaratak jasan behar izaten dituztelako.

Dos años después de su victoria electoral, el presidente español, José Luis Rodríguez Zapatero, explicó ayer quecación en Euskal Heacificación en Euskal Herria abrirá la puerta a otros dos retos: «Recuperar Recuperar Recuperar Recuperar la convivencia» y «refundar un consenso».