GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Polemika, valentziarraren jokaeragatik

Alfonbra gorririk gabeko Oscar saria Navarrorentzat

Ukondokada jo ostean, aurpegia eman ez eta antzerkian aritzea leporatu zioten San Jose eta Ekizak.

p036_f01_555x555.jpg

Jon ORMAZABAL

Aktore askok, pertsonaiak ematen dizkion aukera desberdinengatik, nahiago izaten dute pertsonaia gaiztoak antzeztu, euren dohainak azaltzeko aukera handiagoa ematen dizkietelako. Futbolean ere, badira euren pertsonaia muturreraino eramateko gai diren jokalariak eta, Lezaman behintzat argi dute Valentziako David Navarro dela aurtengo denboraldiko Oscar saria merezi duena, igandean San Mamesen egin zuen antzezlanagatik.

Txapeldunen Ligako ametsa asko urruntzen duen porrotak edota jokoan izandako sarrera gogorrek baino -Fernando Llorentek hiru puntu jaso behar izan zituen buruan honek emandako ukondokadaren ostean, eta Javi Martinezi sudurrean ere sekulako kolpea eman zion- atzelari valentziarrak ondoren izandako jokabideak sortu du haserre handiena Athleticen aldagelan.

Jokaldi horretan bertan, berak ere sekulakoa jaso izan balu bezala jokatu zuen eta zelaia esku-ohe batean utzi zuen, nahikoa denbora galdu zuela erabaki ostean, besterik gabe zelaira itzultzeko. Mikel San Jose atzelaria izan zen atzo Athleticeko jokalarien ezinegona plazaratu zuena eta gogor mintzatu zen. «Bi jokalari odoletan uzteaz aparte, Oscarra irabazteko moduko antzezpena egin zuen. Denetan larriena hartu zuen jokabidea izan zen, futbola kontaktu kirol bat da eta zenbait momentutan kolpe batek ihes egin dakizuke, baina une horretan aurpegia eman beharra dago», azaldu zuen atzelari nafarrak.

Epailea ere nahastu zuen

«Antzezle ona dela erakutsi zuen, epaileak buruarekin elkar jo zutela esan baitzigun zelaian. Telebistan irudiak ikusten dituenean oker zegoela onartuko duela uste dut», gaineratu zuen Liverpooleko jokalari ohiak.

Beste atzelari titularra izan zen Borja Ekizak ere antzeko hitzak izan zituen -«jokalari gogorra zela bagenekien»- David Navarroren inguruan. «Izan zuen jokabidea eta egin zuen antzezlana onartezinak dira. Edonork eman dezake ukondokada bat jauzi egiterakoan, baina aurpegia eman eta ez dago arazorik», nabarmendu zuen.

Valentzian, ordea, gauzak oso desberdin ikusten dira, eta Joaquinek, esaterako, bere taldekidearen aldeko adierazpenak egin zituen atzo bertan. Andaluziarra ez dago Bilbokoen kritikekin ados, nahiz eta errespetatzen dituela esan. «Sarrera itsusiak eta ukondokadak partida guztietan ikusten dira. Eta San Mames beti izan da zelai gogorra, gainera; bere jokalarien oldarkortasuna izan da beti bere taldearen alderdirik sendoenetariko bat», adierazi zuen.

«David Navarro azken muturreraino defendatuko dugu, ez baitut uste inor erail duenik», gaineratu zuen bere taldekidea «jazarpena» pairatzen ari dela esan zuen Joaquinek.

Ukaezina da jokalari bortitzaren ospea ondo merezita duela Navarrok. Izan ere, gogoratu beharra dago 2007ko Txapeldunen Ligako Inter-en aurkako partida baten ostean, UEFAk sei hilabetetako zigorra ezarri ziola, aulkitik zelaira jauzi egin, borroka batean sartu eta Burdisso argentinarrari, ukabilkada bat jota, sudurreko hainbat hezur hautsi zizkiolako.

 
Joaquin

Valentziarren kapitainak bere taldekidea «jazarpena» pairatzen ari dela esan zuen. «Azken muturreraino defendatuko dugu, ez baitut uste inor erail duenik».

aurrekaria

2007ko Txapeldunen Ligako Inter-en aurkako partida batean, aulkia utzi, borroka batean sartu eta, ukabilkada bat jota, sudurreko hainbat hezur hautsi zizkion Burdissori. UEFAk sei hilabetetako zigorra ezarri zion.

«El equipo está dando la cara»

Mikel San José consideró ayer que, a pesar de haber perdido los tres últimos partidos frente a Mallorca, Barcelona y Valencia, «el equipo está dando la cara y no se está mereciendo» esa serie de derrotas que, sin embargo, no le han apeado de la zona europea, que sí de la Champions.

«El vestuario está triste y con ganas de que llegue el partido del miércoles -mañana- para darle la vuelta a la situación. La suerte que tenemos es que tenemos la oportunidad de darle la vuelta pronto y vamos a Zaragoza con la clara intención de traer los puntos de allí».

San José admitió que la tarea en La Romareda «no va a ser fácil» ante un rival que ocupa posición de descenso y que afronta este encuentro «con más presión» que el Athletic. «No van a regalar nada y tendremos que hacer un partido muy serio sabiendo que se juegan la vida», recalcó.

Tampoco tiene «ninguna duda» de que Ander Herrera «lo va a dar todo» y que «va a defender a muerte al Zaragoza» ante el que va a ser su equipo a partir de la próxima temporada. «En Gijón hizo un partidazo, y que no lo repita». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo