GARA > Idatzia > Ekonomia

Enpresa erosteko epaitegian aurkeztu diren eskaintzen aurka dira Luxateko langileak

p026_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Etsipena nabaria zen atzo Baionako epaitegiaren aitzinean, CFDT-k eta LABek deituta bildu ziren hamarka langileen artean. Luxat (lehen Paregabia) Beskoitzeko zapata-enpresa erosteko hiru eskaintza egitekoak ziren Auzitegi Administratiboan baina, mementoz bederen, bakarra aurkeztu zen, eta ez langileek uste zuten baldintzetan.

Izan ere, egun, kalitatezko oinetako ak fabrikatzen dituen enpresan 82 langile ari dira, eta produkzioa esku-zorroak produzitzera eta larrukigintzara bideratzeko egindako eskaintzarekin lanpostu gehiago (150eraino) sortuko zirela iragarri zieten. Alta, epaitegiari balizko erosleak azaldutakoaren arabera, ez da halakorik. Regine Milles langileen ordezkariak adierazi zuenez, atzo goizean aurkeztutako proposamenak soilik 50 langile mantentzera (beste 13, Landesetako lantegian) engaiatzen da. Hortaz, 35 bat lanpostu desagertuko lirateke. Horiek horrela, langileek grebari ekin diote.

Datorren astean beste erosle batek eskaintza egingo du abendutik esku-hartze judizialpean dagoen enpresa bereganatzeko. Luxat-ek laguntza publikoak jaso zituen duela hiru urte Paregabia erosi zuelarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo