GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Erein eta Donostia Opera Prima sariak hutsik geratu dira aurtengo edizioan

Erein argitaletxeak eta Donostiako Udalak elkarlanean antolatzen dituzten Erein eta Donostia Opera Prima narratiba sariak erabakitzeko eratutako epaimahaiak bi sariak hutsik uztea erabaki du. Argitaletxeak azaldu zuenez, guztira hamabi lan aurkeztu dira edizio honetan. Sari hauek euskaraz idatzitako literatura bultzatu eta euskal egileak sustatzeko helburuarekin sortu ziren 2003an eta bi urtean behin ematen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo