GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Arriaga Antzokiak Ate Irekien Eguna ospatuko du martxoaren 6an

Bilboko Arriaga Antzokiak Ate Irekien Eguna ospatuko du igande honetan, martxoak 6. Izan ere, duela 25 urte, antzokiak bere ateak ireki zituen berriz, birmoldaketa baten ostean, 1983ko uholdeak gertatu ondoren. Bilboko antzokiak ikusleriarekin ospatu nahi du berrirekitze hori. 12.00etatik 19.00ak arte, antzokira gerturatzen diren pertsonek Arriagako halletik, lehen solairuko foyerretik, besaulki-patiotik eta kamerinoetatik egin ahal izango dute bisitaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo