Gatazka armatuek 28 milioi haur utzi dituzte eskolarik gabe
Unescok atzo plazaratu zuen txosten baten arabera, munduan dauden gatazka armatuek eskolara joateko aukerarik gabe utzi dituzte 28 milioi haur. Nazio Batuen agentziak nabarmentzen duenez, gatazka horietan parte hartzen duten aldeen jomuga izaten dira eskolak eta horiei ere eraso egiten diete. Horrez gain, sexu-indarkeriak eta bortxaketa mehatxuek ere haurrak eskolara joatea oztopatzen dute.
Karine PERRET (AFP) | PARIS
Hogeita zortzi milioi haur eskolan hezkuntzarik jaso gabe gelditu dira gatazka armatuak edo sexu-indarkeria direla-eta, atzo Unescok argitaratu zuen txosten batean azaltzen denez. Horrez gain, giza-laguntza sistemak alda daitezen eskatzen du txostenak.
Horretarako adina badute ere, eskolara joaten ez diren 67 milioi haurretatik «%42, hau da, 28 milioi, gatazkan diren herrialde txiroetan bizi dira», dio Unescok «Ezkutuko krisia: gatazka armatuak eta hezkuntza» izeneko txostenean.
28 milioi haurren kopuru hori 2008. urteari dagokio, adierazi zion Unescok France Presse agentziari, aurreko urteetako estatistikarik ez duela gaineratuz.
1999tik 2008ra, 35 herrialdek jasan zituzten gatazka armatuak, adierazi zuen Nazio Batuetako Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Agentziak. Batez beste, herrialde batean gatazka armatua pizten denean hamar urteko iraupena izaten du.
Arazo larrienetako bat «gatazketan parte hartzen duten aldeek nahita eskolen eta haurren kontra egiten» dutela da, azaldu zuen txostenaren zuzendari Kevin Watkinsek.
Horrela, Afganistanen eskolen aurka gutxienez 613 eraso izan ziren 2009an. 2008an, berriz, 347 izan ziren.
Yemengo iparraldean, «220 eskola suntsitu, hondatu edo lapurtu dituzte 2009an eta 2010ean Gobernuaren eta indar matxinoen arteko borroketan», Unescoren arabera.
Bestalde, sexu-indarkeria eta bortxaketa «asko erabiltzen diren gerra taktikak» direla dio Unescoren txostenak. Bortxatua izateko beldurrak, besteak beste, «haurrak eskolara joatea oztopatzen du, batez ere neskatoen artean».
Gatazkan dauden estatuen barne ardurez haratago, Unescok giza-laguntza sisteman jarri du arreta, herrialde horietako haurrak «albo batera uzten dituelako».
Alde batetik, «giza-laguntzaren %2 baino gutxiago» (108 milioi euro) hezkuntzara zuzentzen delako. «Horrela, irakaskuntzan behar diren laguntzen zati txiki batera baino ez dira heltzen», azaldu zuen Watkinsek.
«Finantziazio eskasa» duen sistema honek, aldi berean, «epe motzeko aurreikuspenak baino ez ditu erabiltzen», txostenaren arabera, eta herrialde batetik bestera izugarrizko aldeak daude. Adibidez, Afganistanen hezkuntzarako laguntza bost aldiz biderkatu dute, baina Boli Kostan murriztu egin dute.
«Herrialde aberatsek soilik sei eguneko gastu militarrak hezkuntzara zuzenduko balituzte, guztiontzako hezkuntza bermatzeko beharrezkoak diren 16.000 milioi dolar [11.600 milioi euro] lortuko genituzke», gaineratu zuen Watkinsek.
Honekin batera, errefuxiatuek eta iheslariek oinarrizko hezkuntza jasotzeko dituzten zailtasunak nabarmendu zuen Unescok.
Hori dela-eta, Nazioarteko Auzitegiaren sostengua izango duen bortxaketa eta sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko batzorde bat eratzea proposatu du Unescok, «giza-laguntza sistema konpontzeaz gain», batez ere horretarako erabiltzen diren funtsak garatuz.
Mundu osoan, lehen mailako eskolara ez doazen haurren kopurua 106 milioitik 67ra pasatu da 1999tik 2008ra, baina murrizketa maila hau ez dela nahiko nabarmendu du Unescok.
«La gente vuelve a caer en la pobreza y la tasa de educación retrocede», debido a la crisis económica, la situación de la educación se deteriora, especialmente en los países pobres, explica la directora general de la Unesco, Irina Bokova, en una entrevista concedida a France Presse.
«La crisis económica y financiera mundial ha tenido un impacto extremadamente negativo sobre los esfuerzos en el ámbito de la educación que tienen como objetivo que la enseñanza llegue a todos», dijo Bokova.
«En el sector de la educación primaria, hemos visto que, por primera vez desde 2008, la ayuda internacional se ha estancado. Nos faltan 16.000 millones de dólares [11.600 millones de euros] por año para llegar a la educación para todos en 2015», añadió.
Garantizar la educación primaria para todos es uno de los Objetivos del Milenio para el Desarrollo (OMD), programa estrella de la ONU para el desarrollo mundial hasta 2015, que tiene como objetivo asimismo reducir la pobreza y mejorar la sanidad en el mundo.
«Desagraciadamente, constatamos algunos retrocesos», añadió Bokova, que se encontraba ayer en Nueva York para presentar el informe de la Unesco sobre el impacto de los conflictos armados en la educación.
«De hecho, la reducción de los presupuestos nacionales, debido a obligaciones evidentes en muchos países en desarrollo, hace que veamos que la situación se agrave», destacó.
«Lo que es alarmente, desde mi punto de vista, es que hace diez años la educación secundaria de las niñas se encontraba en una situación mejor que la que tenemos actualmente», añadió la directora general de la Unesco. Pierre-Antoine DONNET (AFP)