GARA > Idatzia > Kultura

Bertan behera gelditu dira «Hilezinak» ikuskizunaren emanaldiak

GARA | BILBO

AEK-k atzo jakinarazi zuenez, «Hilezinak» ikuskizunaren emanaldiak bertan behera gelditu dira eta, beraz, ez dira Korrika Kulturalaren programazioan sartuko. Korrikak eta Kukubiltxok barkamena eskatu die lana eskaintzeko asmoa zuten aretoetako arduradunei eta emanaldia ikusteko asmoa zutenei.

Gainerako Korrika Kulturalaren programazioari dagokionez, ekintzak izango dira datorren astelehena bitartean Bilbon eta Gasteizen. Lehen ekitaldia «Hura ez da lekua» izango da, ostegunean 20.00etan Kalderapeko kulturgunean. Sarrera doakoa izango da.

Larunbatean, hilak 4, Korrika Inauteri Gala izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20.30ean hasita. Martxoaren 7ko hitzordua Gasteizen izango da halaber. Zehazki, Hala Bedi tabernan egun osoan zabalik izango da Josevinskyren komiki erakusketa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo