Christian Dior moda etxeak John Galliano diseinatzailea kaleratu du
GARA | PARIS
Parisko Christian Dior moda etxeak atzo iragarri zuenez, John Galliano (Gibraltar, 1960) diseinatzailea kaleratzeko tramiteak hasi ditu, hain zuzen, jostunak Hitler maite zuela zioen bideoa sarean zabaldu ostean. Enpresak bideoa gaitzetsi zuen, bertan esandakoak «etxeak beti defendatu dituen balioen aurka» egiten duela argudiatuz.
Orain egun gutxi, Parisko Marrais auzoko La Perle tabernan eztabaida izan zuen diseinatzaileak bezero batzuekin. Horiek Poliziari aurkeztutako salaketaren arabera, Gallianok juduen aurkako irainak jaurti zizkien eta eraso egiteko asmoa era azaldu zuen. Kasualitatez, aipatutako bideoko gertaerak taberna berean gertatu ziren.