GARA > Idatzia > Kirolak> Eskubaloia

Europako Errekopako final-laurdenak

Esloveniako Maribor da San Antonioren hurrengo aurkaria

Itzulerako partida erabakigarria Iruñean jokatuko dute apirilaren 2an edo 3an.

p036_f01_444x444.jpg

Asier AIESTARAN

Amaya Sport San Antoniok Maribor Branik talde esloveniarraren aurka neurtuko ditu indarrak Europako Errekoparen final-laurdenetako kanporaketan. Joaneko partida Mariborren jokatuko dute martxoaren 26an edo 27an, eta itzulerakoa, apirilaren 2an edo 3an Iruñean. Finalerdien zozketa apirilaren 5erako dago aurreikusia.

Lehiaketan bizirik jarraitzen duten talde indartsuenak saihestu arren, errespetu handiz hartu dute nafarrek aurkariaren izena. «Nik ez nuen nahi Gummersbach talde alemaniarra, indartsuenetako bat delako, eta ezta Skopje mazedoniarra ere, bidaia oso desatsegina egiten delako. Alde horretatik, pozik nago, baina ez da ahaztu behar helburu handiak zituela denboraldi hasieran Mariborrek eta kalitatezko jokalariak dituela», nabarmendu zuen Juanto Apezetxea entrenatzaileak aurkariaren izena ezagutu berritan.

Apezetxearen ustez, kanporaketaren zailtasuna bi faktorek areagotzen dute. Batetik, bidaiaren ezaugarriek: «Arazoa da Esloveniara egiten ditugun bidaiak deserosoak suertatzen direla». Bestetik, egun horietan Asobal Ligan izango dituzten neurketa gogorrak: «Bartzelona, Ciudad Real, Ademar eta Naturhouse taldeen aurka jokatu beharra daukagu data horietan, erronka benetan zaila».

Entrenatzaile nafarrak San Antonioko jokalari izan zen Jovanovic balkandarrarekin hitz egin ahal izan du egunotan eta hark Mariborren inguruko zenbait datu eman dizkio: «Esloveniako ligan jardun polita egiten ari direla esan digu eta 3-2-1 defentsa oso gogorra erabiltzen dutela». Errekopari dagokionez, Banic Karbina eta Kolubara taldeak utzi dituzte orain arte kalean eta deigarria izan zen Kolubara talde serbiarraren kantxan lortu zuten garaipen argia (26-40).

Jokalariak banan-banan hartuta, Apezetxeak Dragan Gajic hegalekoa, Damir Batinovic eta Rok Ivancic antolatzaileak, eta Marko Ostir pibota nabarmendu zituen, selekzioan edo Celjen egin izan duten lanagatik.

Beste kanporaketak Gummersbach-Elverum, Skopje-Resita eta Halmstad-Tremblay dira.

Entrada gratuita en Lizarrerria para ver al Itxako

Tras la consecución del título de Copa, el Itxako vuelve hoy a la competición liguera con el partido que le enfrentará al Mar Alicante en el Pabellón Lizarrerria (19.00). Para celebrar el reciente título copero y agradecer la ayuda de los aficionados, la entrada será gratuita. En lo deportivo, Nerea Pena, que se lesionó en la final del domingo, y Raph Tervel, con el tobillo maltrecho, causan baja.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo