GARA > Idatzia > Ekonomia

Grebaren harira Ertzaintzaren kontra jarritako salaketak artxibatu dituzte

Euskal Herriko gehiengo sindikalak urtarrilaren 27an deitutako greba orokorrean Ertzaintzak hainbat lagun zauritu eta atxilotu zituen, eta Gasteizen, bereziki, bildutako jendetzaren kontra egindako oldarraldia oso gogorra izan zen. Hala ere, bertako epaitegi batek artxibatu ditu Polizia autonomikoaren kontra jarritako salaketak, nahiz eta salatutako gertakariak delitutzat har daitezkeela onartu duen. Nork egin zituen jakiterik ez dagoela erabili du argudio gisa.

p024_f01.jpg

GARA

Ertzaintzak urtarrilaren 27ko greba orokorrean egin zuen polizia ekintzarekin lotutako salaketak artxibatu dituzte, atzo LABek jakinarazi zuenez. Egun horretan, Polizia autonomikoa gogor oldartu zen hainbat hiritan grebarekin bat egin zuten hiritarren kontra eta hainbat lagun zauritu zituen. Atxilotuak eta inputatuak ere asko izan ziren egun horretan bertan eta hurrengo egunetan. Besteren artean, Gasteizen karga gogorra egin zuten ertzainek eguerdian manifestazioa egiten ari ziren adin guztietako milaka lagunen kontra, eta hainbat zauritu artatu behar izan zituzten ospitaleetan.

Hala ere, Gasteizeko Instrukzioko Epaitegiak auzia bertan behera uztea erabaki du, nahiz eta epaian hitzez hitz dioen salatu diren gertakariak «delitutzat» har daitezkeela, sindikatu abertzaleak prentsa ohar batetan azaldu duenez. Argudio gisa, delitutzat har daitezkeen ekintza horien egileak nortzuk diren ez dakiela erabiltzen du.

Modu horretan, salaketa-egileek helegiteak aurkeztu dituzten arren, lehen ekitaldian agintaritza judizialak greba orokor egunean poliziaren jardunbide larria zigorgabe uztearen aldeko hautua egin du.

Edonola ere, LABek «ez etsitzeko» deia egin du; izan ere, «gure herrian hamaika alditan gertatu dira erantzunik izan ez duten poliziaren gehiegikeriak».

«Duela gutxi, Legebiltzarreko talde gehienek, orain Ertzaintzaren ardura bere gain duen PSEk barne, zio politikoko biktimei ezagutza erakusteko eta ordaina emateko ekimena abiatu zuten», gogorarazi du sindikatuak, alderdi horietako batzuek Ertzaintzak greba orokorrean izandako jarrera eta Gasteizko manifestazioan izandako oldarraldia erabat babestu zutela nabarmenduz. Ildo honetan, iragan otsailaren 3an Rodolfo Ares Lakuako Barne sailburuak adierazi zuen berak zuzentzen duen Poliziaren jarduna «profesionala eta proportzionala» izan zela, eta greba eskubidea aldarrikatzen zuten langileei egotzi zien gertatutakoaren ardura.

Martxoaren 3ko eredua

LABek oharrean gogora ekartzen du bihar dela martxoaren 3a, «egun esanguratsua» langileentzat, eta nabarmentzen du gizartearen eta langileen eskubideen aldeko aldarrikapenak «neurrigabeko erantzuna» izango duela Gasteizen. «Gogora dezagun duela 35 urte hil zituzten haiek eta zauritu andanak ez zutela erakunde publikoen onarpena eta ordaina jaso», gaineratzen du eta salaketa hau gehitzen: «Biktimei ordaina zor zaiela esanez Legebiltzarrean argazkia egin zuten alderdi politiko guztiek ez dute horren arabera jokatzen».

Horren aurrean, sindikatu abertzaleak ezinbestekotzat jotzen du herritarrak kalera ateratzea eta era guztietako gizarte ekimenak abiatzea, esparru guztietan langileen eskubideak aldarrikatu eta gauzatzeko.

entzungor

LABek salatu du botere publikoek «entzungor» egiten diotela «bake egoeraren eskariari, bortxakeriarik gabeko eta guztiok eskubideen jabe izango garen egoerari». Hori dela eta, gizartearen ekimena funtsezkotzat jotzen dute.

Retiran las denuncias contra dos ertzainas y un sindicalista

El juicio previsto para ayer en un Juzgado de Gasteiz sobre unos incidentes ocurridos en la capital alavesa durante la huelga general del 29 de junio de 2010 finalmente no se celebró al retirar la Ertzaintza y el afiliado de ESK afectado por los hechos sus respectivas acusaciones. El sindicalista había denunciado a dos agentes por las lesiones que sufrió durante los incidentes registrados en las inmediaciones de El Corte Inglés. Kepa Txintxurreta, que fue golpeado y tuvo que ser atendido en un centro sanitario de las lesiones que sufrió, pedía una indemnización por los daños sufridos y una multa contra los agentes por una falta de lesiones. Interior de Lakua presentó a su vez una denuncia por «resistencia a los agentes, desobediencia, insultos y coacciones».

Sin embargo, antes de la vista las partes llegaron con mediación de la jueza a un acuerdo por el que retiraron sus respectivas demandas. ESK explicó que ante la decisión de Interior de «contraatacar ante cualquier denuncia de agresiones por la actuación de la Ertzaintza interponiendo otra denuncia contra el denunciante», y dado que «los jueces dan por buenos los testimonios orales de los policías», decidieron retirar la acusación ante el riesgo de que su compañero saliera «malparado» aunque seguirán denunciando «las brutalidades de la Ertzaintza contra los huelguistas». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo