EUSKARA
Euskal Kultura eta Talentuen Lehen Ziklo Europarra
Lakuako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Bruselan duen ordezkaritzaren bidez, eta Etxepare Institutuarekin bat, euskal kultura eta talentua kanpoan sustatzeko agenda oparoa koordinatu du. Bi hilabetez, Belgikako hiriburuan egingo da zikloa eta aste honetan bertan emango zaio hasiera «Donostia: hiritarren energia olatuak» Europako Legebiltzarrean erakusgai izango den erakusketarekin. Zikloa beste hamaika ekitaldiren lekuko izango da, musika, zinema, artea edo literaturari lotutakoak gehienak.