«Plater hautsiak», zeramika hizlari arkeologiaren bidez
«Plater hautsiak» aldi baterako erakusketaren bidez, zeramikaren eta arkeologiaren arteko lotura erakustea du helburu Bizkaiko Arkeologia Museoak, eta zeramikak iragandako gizarteak ezagutzeko ematen dizkigun aukerak agertzen ditu, indusketetan agertutako zeramika pusken bitartez.
Anartz BILBAO
Museo honen funtsa izan behar denaren adierazgarri izan nahi du erakusketak», aitortu du «Plater hautsiak» atontzen arduradun nagusi izan den Jose Luis Ibarrak. «Egungo gizarteari arkeologia museoaren zeregina eta arkeologoen lana zein den azaleratu». Eta horretarako, zeramika hautatu dute, «edozein aztarna arkeologiko iraganari buruzko informazioa emateko gai dela ulerrarazteko aproposa delakoan. «Iraganeko materialen artean ugaria da oso zeramika, eta bere ezaugarriengatik, gainera, ondo irauten du lur azpian gordeta, ez baita egurra edo metalak beste higatzen».
«Plater hautsiak» erakusketak 75 pieza agertzen ditu erakusleiho ezberdinen bitartez -gehienak ontziak dira, eta tartean plater gutxi dago-, Hego Euskal Herriko hainbat museok utziak (Gasteizko Bibat-ek, Nafarroako Vianako Printzea Erakundeak eta Bilboko Euskal Museoak batez ere). Erakusten diren piezarik zaharrenen artean, K. a. 4.270. urtean datatutako Atxosteko (Araia) eta 4.090. urtekotzat jotako Areatzako (Galdames) pieza dekoratu batzuk daude. Eta erakusketak gordetzen dituen altxorren artean, Erakusketan dauden piezen artean Karrantzako El Bortal kobazuloko «Baso oboide handia» dago (K. a. 1.250-700), Arkeologia Museoak bere erakusketa iraunkorrean duena.
«Kontua ez da datazio edo kokagune jakinei buruz hitz egitea, erakusketak ez baitu hori bilatzen», ohartarazi ditu Ibarrak. «Asmoa didaktikoa da, edozein zeramika elementuk iragana aztertzeko aztarnak ematen dizkigula agertzea, adreilu bat edo ontzi bat izan. Horregatik, gure inguruan aurkitu diren piezak erakusten ditugu, historiaurrekoak zein gaur egunekoak izan».
«Aztarnategi batean zeramika aurkitzen denean, honek ematen digun informazioa ez da inoiz bat-batekoa. Aurrena, pieza garbitu, identifikatu eta ondo gorde beharra dago. Eta aztarnak irakurtzean, gauza askok emango digu informazioa: noiz, nola eta nork egina den, zein neurri eta forma duen, erabilitako buztinaren ezaugarriak, zertarako erabilia izan zen, apaindurarik baduen...». Baina garrantzitsuena egiten zaion galdera da. «Arkeologo edo historialariak ezagutu nahi duen araberako itaunak egin behar ditu, iraganari buruzko argibide berriak ezagutzera emateko».
Argibide horiek ematen dituzten zeramika piezen artean, lehen adierazi dugun bezala, ontziak paratu dituzte, batez ere, «Plater hautsiak» erakusketan -pitxer, txanbil, pegar...-, baina badira tartean estalki, ur bedeinkatua gordetzeko ontzi, jolasetarako fitxa, teila, adreilu, antzinako ehungailuetarako pisu eta beste ere; eta eguneroko bizitzan sukalderako ez ezik, arkitektura, buztingintza eta erlijio arloan erabilitakoak ere.
«Erakusketak ez du edertasuna bilatzen, eta, beraz, alde estetikoari ez zaio jaramonik egin. Gurean ez dago eman dezakeen besteko antzinako piezarik -gehienak zatitxoak dira gainera-, eta zeramika dokumentu gisa hartu dugu, ikusmenerako objektu eder baino gehiago. Eta informazio igorle gisa, berdin balio dezake platerrik ederrenak eta zeramika zatirik itsusienak. Gainera, edertasuna bakoitzak duen ikusmolde estetikoaren araberakoa da», agertu digu Ibarrak, aipatzeko moduko pieza ederrez itaunduta. Erakusketan badira pieza ederrak baina, bat baino gehiago gainera, argazkikoak kasu.
Gizartea, arkeologia eta historia
Erakusketa hiru ataletan banatuta dago, koloreen arabera. Horiak «Zeramika eta gizartea» atalaren berri ematen du, laranjak «Zeramika eta arkeologia» du ardatz eta marroiak, berriz, «Zeramika eta historia» du izenburu. Lehenak zeramika nola, noiz eta non agertu zen agertzen digu, eta gizartearen esparru guztietara nola zabaldu zen azaltzen. Bigarrenak, zeramika objektuak aztertzeko eta horiek gordetzen dituzten aztarna guztiak irakurtzeko arkeologiak erabiltzen dituen bideak argitzen zaizkigu. Eta azkenak, informazio hori guztia jaso ostean giza-taldeen antolamendu sozial, politiko, ekonomiko, ideologiko edo kulturalari buruzko erantzun batzuk ematen dira, dagoeneko plater hautsiak legez baino ez zirenak, arkeologia aztarna gisa, historia dokumentu bihurtzen baitira.
Erakusketa ikusi baino ulertu nahi duenak bisita gidatuak egiteko aukera izango du, tartean martxoaren 19an eta apirilaren 9an Jose Luis Ibarra bera hizlari dela.
Zer: «Plater hautsiak» erakusketa.
Non: Arkeologia Museoa (Mallonako Galtzadak 2, Bilbo).
Noiz: maiatzaren 1era arte.
Argibideak: 944- 040990 zenbakian eta arkeologimusoea@bizkaia.net gunean.
La aparición de la cerámica se remonta 10.000 años atrás. Hasta entonces el ser humano se arregla con elementos que puede conseguir de la naturaleza, como piedras, maderas y huesos. Pero con la revolución neolítica se dan unos cambios tecnológicos importantes en diversos focos a nivel planetario.
Aunque la cerámica parece un elemento que la humanidad ha utilizado desde el origen de los tiempos, no es un elemento que se pueda encontrar en la naturaleza, sino que hay que crearla, recoger arcilla, amasarla... y sobre todo cocerla, para que de ello resulte un producto resistente, rígido y válido.
A Euskal Herria la cerámica llega desde el Próximo Oriente, desde donde se difunde a Europa y a la Península Ibérica. El yacimiento más antiguo que se conoce, por otra parte, está al abrigo del Mendandia, en Trebiñu, y está datado en el año 5200 antes de Cristo –en Gipuzkoa no se han encontrado restos cerámicos del neolítico–. Desde entonces hasta nuestros días, no ha dejado de utilizarse. A. B.