GARA > Idatzia > Ekonomia

BILBO

Kutxen fusioaren inguruan, EAJrekin eta PSErekin «elkarrizketa bizia» du PPk

PPk «elkarrizketa bizia» du EAJrekin eta PSErekin kutxen fusioaren inguruan, Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak atzo esan zuenez. Hala ere, «oraindik ez dago inolako ondoriorik», gaineratu zuen. Elkarrizketa badela baieztatu arren, ez zuen edukia jakinarazi nahi izan, «hitz egiten jarraitu behar delako». Basagoitiren esanetan, hitzarmena lortzeko eta «kutxak ahalik eta egoera onenean egoteko» kutxen etorkizunari buruz «alderdien artean asko hitz egin behar da, baina kanpoan gutxi».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo