Finantza transakzioei zerga berria ezartzearen alde agertu da Merkel
GARA | BERLIN
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eurogunean finantza transakzioei zerga berri bat ezartzearen alde agertu zen atzo. G20koen bileran horixe bera mundu osoan ezartzea proposatu bazen ere, ez zen aurrera atera. Finantza sektorearen kontrola Europar Batasuneko agintarien bileretako gai nagusietariko bat izateko konpromisoa hartu zuen Merkelek. «Alemaniak, Austriarekin batera, finantza transakzioen zerga agendan egotea eta euroguneko herri guztiek onar dezaten nahi du», adierazi zuen kantzilerrak.
Halaber, horrelako neurriak ezin direla herrialdeetan banaka ezarri esan zuen eta eraginkorrak izateko ekimen bateratua behar dela gaineratu zuen.
Bestalde, Werner Faymann Austriako kantzilerra ere zerga hori ezartzearen alde agertu zen «bankuak erreskatatzeko erabilitako diru guztia hiritarren zergetatik atera zelako».