GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Gerardo Luzuriaga Liburuzaina

Nafarroako Liburutegia

Lehenik eta behin, zorionak nafarroi, liburuzainoi, politikariei eta Administrazioari. Behingoz pozarren nago. Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmoteka abian jarri direlako, eta 19.000 metro koadro erabili dituztelako egitasmo kultural baterako.

Iritziak iritzi, akatsak akats,  oinarrizkoa bermatuta badago. Badakit akats larriekin hasiko dela funtzionatzen. Ez da seinale ona horrela hastea; gaizki hasten dena...

Gaur, proiektu horren gabeziei erreparatzeko egunik aproposena ez bada ere, gainbegirada emango diet ea laudatutako politikariek ahalik eta azkarren konpontzen dituzten. Ez dut uste, baina...

Non geratu da hain gustuko neukan Pablo Antoñana Liburutegiaren izena?

Eraikuntzaren espazioak etorkizunari begiratu ordez, iraganari begira daudelakoan nago.

Langile talde urria. Susmoa daukat Nafarroako Liburutegiko lanpostuak ez ote dituzten beteko kanpoko langileekin, ETTetakoekin, adibidez.

San Frantzisko Libururutegiari agur esatea ez da erraza izan nafar askorentzat, ez.

Egia esateko, garrantzi handiko gabeziak dira. Garrantzitsuenetariko bat langile taldearena da; profesional gutxirekin jarri dute martxan. Inori ez zaio bururatzen ospitale berria sortzea profesionalen kopuru urriarekin. Batez ere teknologia aldetik punta-puntakoa bada. Zergatik egiten da, ordea, egitasmoa kulturala denean? 

Dena den, aurreko guztia egia izan arren, oraindik poza ez da tristura bihurtu.

Izan gaitezen baikorrak, eta joan gaitezen giza-baliabide gehiago eskatzen, eta behar den guztia aldarrikatzen. Ia 26 milioi euroko gastuak izan dira. 1.245.000 dokumentu har ditzake eraikin berriak.

Euskadin antzeko proiektua egin ezean, badaukagu euskal funts-bibliografikoak non gorde. Ea eraikuntza berriak balio duen kultura proiektuak behintzat euskal herritarren artean sortzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo