GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lurralde erreformaz hausnartuko du Garapen Kontseiluak

GARA |

Egituraren barruan berriki gertatu diren bulegokide aldaketekin batera, ondoko hilabeteei begira finkatu dituzten lan ardatz nagusien aurkezpena egin zuen berriki Garapen Kontseiluak.

Besteak beste, lurralde erreforma dela-eta, gai horri buruzko gogoeta bultzatzea erabaki du. «Gizarte eragileen parte hartzearen bidez lurralde erreformaren ondotik sor daitezkeen eszenatoki ezberdinei buruz hausnartuko dugu Hautetsien Kontseilua egiten ari den gogoeta aberasteko», esan zuen Jean-Baptiste Etcheto lehendakariak.

Brillant lehendakariorde

Bulegoari dagokionez, Jean Baptiste Etchetok lehendakari izaten jarraitzen badu ere, Hemen elkarteko kide Virginie Brillant-ek egituraren lehendakariorde postua hartuko duela jakinarazi zuten.

«Mugaz gaineko elkarlana sustatzea» izanen da bere zeregin nagusia. «Hego eta Iparraren artean gertatzen diren elkarlanen egoera eginen dut etorkizunari begira erronka nagusiak finkatzeko», azaldu zuen lehendakariordeak.

Lapurdi kostaldearen eta barnealdearen arteko osagarritasuna, kultura eta euskara dira Garapen Kontseiluak landuko dituen gainerako gaiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo