GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Garraio sektoreak berme sendoak behar ditu, petrolioak bezain etorkizun beltza izan ez dezan

Euskal Herriko garraiolariek alarma gorria piztu dute. Krisi ekonomikoak eta neurri handi batean espekulazioak eragindako erregaien salneurrien etengabeko hazkundeak, kinka larrian utzi dute sektorearen beraren eta esparru horretan lan egiten duten langileen etorkizuna. Hiru sindikatuko kideek atzo Bilbon azaldu zutenez, egun milaka dira inolako irabazirik gabe lan egiten duten lankideak, eta egoera erabat jasanezina egin zaio askori. Tragedia hitza ere erabili zuten, eta datuei erreparatuz, ez du ematen hitz potoloegia hautatu zutenik.

Izan ere, lan egitea lehen baino %40 edo 50 garestiago ateratzen zaie gaur garraiolariei, eta beraiek, aldiz, ezin dituzte tarifak neurri berean igo. Horrela, orekarik mantentzea ezinezkoa da.

Lanpostuen alde eta lan baldintza egokien alde borroka egitea zer den ondo dakite garraiolariek, 2008an izandako protesta eta mobilizazioek agerian utzi zutenez. Orduan lan hitzarmen duina eskuratu zuten, eta orain ere prest daude bide berari eusteko, baina horrelako neurririk hartu beharrik izan gabe, enpresariek arestian sinatu zutena bete beharko lukete, eta administrazioek, Garraio Legea betearazi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo