GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako txapelketa

Eta erregularrena ere bada

Irujok parte hartu duen azken zortzi txapelketetako finalerdietara heltzea lortu du, eta sei final jokatu eta hiru txapel jantzi ditu. Sebas Gonzalez da, bostekin, zenbaki horietara gehien hurbildu den pilotaria.

p038_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Asko dira, onerako eta txarrerako, Juan Martinez de Irujoren inguruan eman diren iritziak, baina oso gutxi hitz egin da Binakako txapelketa honek azalerazi duen Iberoko txapeldun handiaren beste ezaugarri nabarmenetako batez, bere erregulartasunaz, hain zuzen ere. Izan ere, azkeneko honetan atzeko atetik izan dela esan daitekeen arren, Aspeko aurrelariak ondoz ondoko zortzigarren aldia du, parte hartu duen txapelketa bateko finalerdietara sailkatu dena, gaur egungo kirol profesionalean ia inoren eskura ez dagoen marka. Zenbakiak are esanguratsuagoak dira, aurtengo Binakakoan egiten duenaren zain, azken zazpi horietatik seitan finalean egon dela nabarmenduz gero.

Ukatzerik ez dago, aurtengo Binakakoaren ibilbidea azkenaldiko tristeena izan dela Iberokoarentzat, David Merino bezalako hasiberri batek eraman behar izan du gehienean bikotearen zama, nafarrak arazo fisikoak izan dituelako, baina agian horrexek ematen dio azken bi urteetan egindakoari balio berezia, ez baita inolaz ere erraza erregulartasun hori mantentzea urtean hiru txapelketa jokatuz, are gutxiago erabili beharreko erreminta eskua dela kontuan hartuta.

Sarri esaten da sekula ez dela egon gaur egun bezainbeste goi mailako pilotaririk eta Martinez de Irujoren zenbaki hauen benetako dimentsioaz jabetzeko, puntaren puntan dauden gainerako pilotarienekin alderatzea besterik ez dago.

Gonzalez hurbilen

Donostiako Atano III.an 22-20 irabazita utzi zuen Sebastien Gonzalezek Martinez de Irujo finalerdietatik at azken aldiz 2008ko buruz burukoan, eta justu azkaindarra da erregulartasunaren arlo honetan nafarrarengandik gertuen dagoen pilotaria, nahiz eta bere zenbakiak urrun dauden. Azken bederatzi txapelketa nagusiak kontuan hartzen baditugu, Irujo zortzitan izan da finalerdietan eta Gonzalez bostetan (2010 eta 2011ko Binakakoak, 2009 eta 2010eko lau eta erdikoak, eta 2008ko buruz burukoa). Txapel eta finalen kasuan aldea are eta nabarmenagoa da, lapurtarrak bi final eta txapel bat jantzi baititu, iazko kaiolakoa.

Bigarren aldagai honi erreparatuz gero, Aimar Olaizola litzateke Martinez de Irujori gehien gerturatu zaiona, hiru final jokatu eta bi txapel jantzi baititu (2008 eta 2009ko lau eta erdikoak). Erregulartasunari dagokionez, ordea, hiru horiez gain, aurtengo Binakakoan baino ez da aritu lau onenen artean, iaz izan zuen lesio larria tarteko.

Balizko sailkapen honetan, kantxetatik at beste urtebete eman duen Abel Barriola izango litzateke hurrengoa, orotara lau aldiz sartu baita finalerdietan, bi final jokatuz, 2010eko Lau eta Erdikoa eta 2008ko Buruz Burukoa, ez batean ez bestean 22. kartoira iristea lortu ez bazuen ere.

Azkenaldian, Xala da joko boladarik onenean dagoen pilotaria, eta Euskadi Irratia Sarian gainerako lehiakideei ateratzen dien aldea izan daiteke horren adibiderik garbiena, baina bolada horrek ez du jarraikortasun handirik. Egia da Buruz Buruko finalean sartu eta Binakakoan bikain aritu dela, baina iaz txapelketa honetan lortutako txapelaz atzerago tarte handia dago ezer lortu gabe. 2007ko Binakako txapela jantzi ostean 2008ko eta 2009ko denboraldietan ez zen behin ere lau onenen artean sartu.

Inaugurará el Bizkaia contra Aimar Olaizola el sábado

Las empresas dieron ayer a conocer la confección de la primera jornada de la liguilla de semifinales, que dará comienzo el sábado en el nuevo frontón Bizkaia de Bilbo con el Martínez de Irujo-Merino II contra Olaizola II-Begino como plato fuerte. El otro partido de la liguilla, el Xala-Barriola / Gonzalez-Laskurain se disputará el domingo.

La principal duda radica en conocer si el campeón manomanista estará en condiciones de jugar ese partido, después de que el viernes terminara lesionado en su rodilla izquierda, donde padece una tendinitis. El delantero de Ibero ayer seguía con molestias y esperará a la elección de mañana antes de tomar una decisión sobre su participación.

J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo