GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Amiantoaren ondorioz gaixotasuna hartutako langileen bide neketsuan, aldeko beste bi ebazpen

Lanean amiantoak eragindako gaixotasunak hartu zituzten langileek bide luze eta neketsua ibili behar dute beren gaixotasuna aitortua izan arte. Haietako batzuk sufrimendu latza jasanda hil ondoren ere, bide neketsu hori ez da amaitzen, eta haien senideek enpresen oztopo eta helegitei aurre egin behar diete epaitegietan, justizia pixka bat lortzeko. Atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bi ebazpen eman zituen amiantoaren eraginez hildako hiru langileren kasuei buruz, enpresen helegiteak atzera bota eta aurreko ebazpenak berretsiz, hau da, hildakoen lan gaixotasuna aitortu eta enpresak zigortuz. Atzokoak ez dira horrelako gaixotasuna zuten langileen aldeko lehenbiziko ebazpenak baina, amiantoaren ondorio ikaragarria jasaten dutenen kopuru handia kontuan izanda, justiziaren motela eta administrazioen zabarkeria agerian uzten dute. Hainbat herrialdetan horrelako lan gaixotasuna duten langileen kasuak konpentsazio funtsen bidez konpontzen dituzte, konpon daitezkeen neurri txikian behinik behin. Estatu espainolean, berriz, bide neketsua eskaintzen zaio justiziari, sufrimendu gehiago sufrimendu handia jasaten duen langileari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo