ARTISTA BERRIEN LEHIAKETA
Jaime de los Rios eta Zuhar Iruretagoiena, aurtengo garaileak
Jaime de los Rios eta Zuhar Iruretagoiena izan dira Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxak antolatutako Artista Berrien Lehiaketako garaileak «Autopoética» eta «Gazte, zoriontsu eta burugabe... Ziur asko» lanengatik, hurrenez hurren. Irabazle bakoitzak 7.000 euroko saria jasoko du. Aurtengo edizioan, 60 artistak hartu dute parte, 53 obra eta 18 proiektu artistikorekin.