GARA > Idatzia > Kultura

Lazaro Larzabal: arrantza eta itsasoan emandako mende erdia

p046_f02_088x096.jpg

Ariane KAMIO | DONOSTIA

Bere izena sona handikoa izan ez arren, azken hamarkadetan bizitza erdia itsasoan eman duen euskal arrantzaleetako bat da Lazaro Larzabal. Izatez donostiarra, baina Ondarroan finkatutakoa, mende erdia baino gehiago bizi izan du itsasoari aurrez aurre begira, bai Kantauri aldean, bai eta Ternuako inguruetan ere.

Rosa Garcia-Orellanek Larzabalen bizitza arrantzak azken hamarkadetan izan duen bilakaerarekin bateratu du «El capitan de pesca y el bacalao. Lazaro Larzabal desde la época doraad a la pesca simbolica» izenburua duen liburuan. 1952. urtetik 2008ra arte itsasoan aritutakoa da Larzabal, eta denbora luze horrek arrantzak berak eta ontzietako egunerokoak jasandako aldaketa azaltzeko aukera eman dio idazleari. 1936ko gerrak eta umezurtz geratu izanak eraman zuen Larzabal barkuko kapitain izatera. Goi mailako ikasketak egiteko aukerak izan bazituen ere, bere aitaren heriotzak Ondarroan atun-ontziekin lan egitera behartu zuten.

Orduan hasitakoa 2008ra arte luzatu zuen, ofizioa afizio bilakatuta. Horiek guztiak bildu ditu Orellanek atzo Donostiako Aquariumen aurkeztutako liburuan, baita itsasoan barna bizitako hamaika istorio, batzuk uraren gazia bezain garratzak; besteak zertxobait gozoagoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo