GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

BEREZKOAK Binakako Txapelketa

Ezkurra anaien arteko norgehiagokan, zaharrena atera da garaile

EZKURRA I.a-ETXETO 40
INTXAUSPE-EZKURRA II.a 32

J.L. I

Zaharrenak irabazi zuen Ezkurra anaien arteko dema, Binakako Txapelketako bigarren faseko lehen jardunaldian. Hala ere, ezkurratarren gainetik Thierry Etxeto aritu zen, berak erabaki baitzuen partida eta beste hiruren gainetik dagoela argi eta garbi erakutsi zuen.

Partidak emozioa ia amaierara bitarte izan zuen. Intxauspe eta Paxkal Ezkurra aitzineratu ziren, baina berdinketa dezenteren ostean Etxeto nagusitu zen, eta berak markatu zituen aldeak. Bakar-bakarrik 16 kintze egin zituen, eta hala, aurkariek ez zuten aukerarik izan. Patrick beteranoa ere ez zen bere babesean gaizki aritu, eta finalerdietan izateko lehen urratsa eman zuten.

Bigarren jardunaldia gaur izango da, Lanbert anaien arteko dema. Bata Waltarirekin arituko da, eta bestea Harizmendirekin. Kubatarra tartean baldin bada, berak osatzen duen bikoa izaten da faborito. 17.00etan jokatuko dute Donibane Garazin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo