GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

JOSETXO OTEGI ARRUGAETA | Donostia

7K, ez zaitut ulertzen

Pasa den martxoaren 13an 7K-k hasiera eman zion etapa berri bati: Diseinu berria, beste estetika bat... Xabi Alonsori elkarrizketa zabala egin zitzaion, «campeón del mundo», «transmite naturalidad», eta halako loreak esanez. Bapo.

Euskal Herria egoera arrunt batean izango balitz, elkarrizketa interesgarria izango litzatekeelakoan nago. Baina Xabi Alonso espainiar selekzioarekin bilakatu zen munduko txapeldun, espainiar monarkiaren armarria harro eramanez kamisetan. Eta 7K-ko elkarrizketan xaboia baino ez zitzaion eman: ezta galdera bat ere espainiar selekzioan parte-hartzeari buruz. Munduko normalena izango balitz bezala.

Pasa den uztailean pertsonalki inoiz ikusi ez nuen espainolismo uhin izugarria ikusi nuen euskal kaleetan: piperpotoak edonon, kamiseta arrotz eta inposatzaileak lasai asko eramaten zituzten armairutik ateratako espainiarrek. Eta Xabi Alonsok, tamalez, horretan parte hartu zuen, arazorik gabe. Antza, 7K-ri ez zaio iruditzen gertatutakoa galdera kritiko bat egiteko arrazoia. Doan ateratzen zaio espainiarren alde egitea. Okerrago, sari bat eman dio 7K-k.

Normala al da? Euskal kirolari askok jarrera duina dute, baita garesti ordaindu ere maiz. Uste dut beraiek merezi zutela Espainiaren loriaren alde hainbeste egin duenari 7K-k eskaini zion elkarrizketa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo