GARA > Idatzia > Kultura

Josu Bergara kantautorearen diskoa mundura zabaldu da «CD crossing»-i esker

GARA | BILBO

Josu Bergara Eako kantautore bizkaitarrak argitaraturiko «Nora zoaz?» diskoa munduko herrialde ugaritara heldu da «CD crossing» delako ekimenari esker. 2010eko uztailean abian jarri zen ekimenaren bidez, diskoa mundu osoko hirietara heldu da, hala nola Tokioko metrora, Moskuko Plaza Gorrira, Argentinako Perito Moreno glaziarrera, Miamiko Jai Alai frontoira edo Zeelanda Berriko Wanaka lakura. Musikariak berak azaldu duenez, bere lagun eta ezagunek euren bidaietan eraman dute diskoa, munduko hainbat bazterretara irits dadin. Auzolanean, 30 lagunetik gora izan dira ekimen bitxian parte hartu dutenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo