«Expodistritok« urteko bigarren hiru hilekoko erakusketak ikusgai jadanik
«Expodistritok», Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua inauguratu du. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako (Zazpi Kaleak) udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, bost erakusketa ibiltariz gozatzeko aukera izango dute ekainaren amaierara arte: lau pintura eta marrazketa erakusketa eta argazki erakusketa bat. Pintura eta marrazkia Javier Etxebarriarena, Modesto Velázquezena eta Cecilio Aguirrerena dira. Argazkigintzan berriz, Leo Simoes artistaren eta «Abentura bestearekin» izeneko bilduma pertsonala ikusteko aukera dago.