GARA > Idatzia > Kirolak

ARETO FUTBOLA Ohorezko Maila

Irteerarik zailenetakoa izango du Trimanek

 

J.L.

Triman Navarrak norgehiagoka zaila izango du gaur arratsaldean, Bartzelonan arituko baita bertako taldearen aurka, 17.30etik aurrera. Berdeentzat neurketa garrantzitsua da, puntuak behar baitituzte play offetako postuetan jarraitzeko.

Kataluniarrak dira sailkapeneko lehenengoak, eta orain arteko talderik onena dela erakutsi dute. Gorri-urdinek areto futbolaren aldeko apustua egin dute, eta orain tituluak nahi dituzte. Azken fasea jokatzeko txartela seguru daukate, eta baliteke horrek talde nafarrari gauzak apur bat erraztea, baina Arregik behin eta berriz esan du taldeari kontzentrazioa eskatzen diola.

Azkenaldian ez dituzte hasiera onak izan, eta ligako onenaren aurka gauzak garbi dituztela ez badira kantxaratzen ez dute zeregin handirik izango, aurkari handia baitute aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo