BEREZKOAK
Ibarrola eta Janots, kostata, baina finalerdietan izango dira
Jon LEUNDA
Ibarrolak eta Janotsek 40 eta 39 irabazi zuten Intxausperen eta Ezkurra II.aren aurka, eta finalerdietarako txartela lortu zuten. Multzo honetan Ezkurra I.a-Etxeto bikoak bigarren amaitu dute, eta Intxauspe-Ezkurra II.ak, azken. Dena dela bi hauek final-laurdenak jokatzeko modua izango dute.
Partida berezia izan zen. Dirua 100-20 atera zen Ibarrolaren eta Janotsen alde, baina Intxauspe eta Ezkurra 12-25 eta 23-32 aurretik egon ziren, baita 38-39 ere, baina amaieran Ibarrolak eta Janotsek buelta eman eta garaipena lortu zuten.
Gaur, 17.00etatik aurrera, ligaxkako azkeneko partida jokatuko da Donapaleun. Lanbert eta Harizmendi Bielleren eta Kurutxariren aurka neurtuko dira. Bigarren postua izango dute jokoan.