GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

ETB1

«Azpimarra» saioan, energia nuklearra aztergai

ETB-1eko «Azpimarra»-k saio berezia egingo du gaur energia nuklearra ardatz hartuta. Fukushima zentral nuklearrean sortutako egoeraren harira, gogoeta bultzatu nahi du telebista saioak gure planetari eman diogun tratuaz. Galdera sorta egingo du Maddalen Iriartek aditu eta zientzialariek erantzun dezaten. Fernando Plazaola Fisika Aplikatuan katedraduna eta Igor Peñalva ingeniari nuklearra izango dira gonbidatuetako bi, Juan Ignacio Perez Iglesias Fisiologian katedradunarekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo