Etxaburuk eta Otxandianok ez dute azalpenik eman Miñano batzordean
Ion SALGADO | GASTEIZ
Iñaki Etxaburuk eta Koldo Otxandianok ez zuten adierazpenik egin atzo «Miñano auzia» ikertzen duen batzordean.
Gasteizko Legebiltzarreko talde politikoetako bozeramaileek Etxaburu eta Otxandiano deitu zituzten «Miñano auziaren» ikerketa batzordean azalpenak emateko.
Hala ere, inputatuek ez zuten azalpenik eman, eta agerraldia legebiltzarkideen aurrean ohar bat irakurtzeko aprobetxatu zuten.
Etxaburu, EAJrekin harremanak zituen enpresaburu bizkaitarra Urbanormaren sortzailea izan zen. Enpresa horren beste sortzaile Ainhoa Alberdik salatu zuen «Miñano auzia».
Bestetik, Otxandiano, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendari ohia, Alfredo De Miguelen eta Aitor Telleriaren kidea zen Kataia Consulting merkataritza sozietatean.
Duela bi hilabete, hiru kideok EAJko karnetak utzi zituzten, eta errugabe direla esateko prentsa ohar bat plazaratu zuten Gasteizen.