GARA > Idatzia > Iritzia> Zorroztarria

Hondamenditik hilabetera, goiz da balantzea egiteko, baina ez irakaspenak ateratzeko

Atzo, Japonian lurrikara eta tsunami ikaragarriak gertatu zirenetik hilabete bat bete zen egunean, hain zuzen, 7,1 graduko beste lurrikara bat izan zen lur azaletik hamar kilometrora. Hura gertatu baino lehen, Japoniako Gobernuak Fukushimako zentral nuklearraren inguruko ebakuazio eremua handitzea erabaki zuen. Hilabete iragan da Japoniako hondamenditik eta behin-behineko balantzea baino ezin da egin, oraindik hildakoen kopuruak gora egiten baitu egun batetik bestera. Datu ofizialen arabera, 13.000tik gora dira; desagertuta daudenak, berriz, 14.000tik gora. Goiz da balantzea egiteko, halaber, oraindik ezezagunak baitira Fukushimako zentraleko «istripuaren» ondorioak, 147.ooo lagunek etxea utzi behar izan dutela haietako bat dela gauza segurua bada ere.

Goiz da, baina dagoeneko zenbait irakaspen atera daitezke hondamendi horretatik. Bat, energia nuklearraren erabilerari dagokiona, guztizko segurtasun teorikoak ez diela aurre egiten ustekabeei. Beste bat, orokorragoa baina aurrekoarekin estu lotua, natur fenomenoak mendean hartzeko ustez gai den handiusteak fenomeno horien mendean hainbat eta hainbat bizi galtzeko benetako arriskuan jartzen dituela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo