GARA > Idatzia > Kirolak

GOLFA | Augustako Mastersa

Txaketa berdea jantzi duen hirugarren hegoafrikarra da Charl Schwartzel

Imanol CARRILLO

Txaketa berde preziatuak jabe berria du dagoeneko. Charl Schwartzel du izena, Gary Player eta Trevor Immelmanen atzetik, Augustako Mastersaren historian irabazle atera den hirugarren hegoafrikarrak.

Kirol lehian edonori gustatzen zaion moduan irabazi zuen, gainera, 26 urteko golf-jokalariak. Izan ere, torneoko azken ordu eta erdian, bederatzi jokalari zeuden berdinduta (Rory McIlroy, Angel Cabrera, K.J. Choi, Jason Day, Adam Scott, Charl Schwartzel eta Tiger Woods), duela asko ikusten ez zen egoera. Gero, gainera, beste hiru lehiakide elkartu ziren borroka gogor horretan.

Egoera hori, hein handi batean, lider zen Rory McIlroy ipar-irlandarrak eragin zuen, akats larriak egin baitzituen hamargarren zuloan: zenbait kolpe joan zitzaizkion etxeetara, zuhaitzetara eta adarretara, eta bogey hirukoitza ere egin zuen jokalari gazteak.

Hor hasi zen, beraz, hegoafrikarraren gorakada. Haize bolada ikaragarri baten antzera, aurkari guztien gainetik pasa zen Schwartzel, lau birdie eginez 15 eta 18 zuloen artean.

Scottek eta Dayk berdinketa hauste bat lor zezaketen Schwartzelek akats bat egin izan balu momentu horretan, baina hegoafrikarrak txapeldunen gisara amaitu zuen, aipatzekoa den beste birdie bat eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo