GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Irlandan eta Hego Afrikan bezala, euskal presoak ere prozesuaren katebegi garrantzitsua dira

Askotan aipatu izan da Ipar Irlandan eta Hego Afrikan oraindik ere bizi dituzten gatazkak soluziobidean jartzeko prozesuetatik, berdinak ez izanagatik, irakaspen garrantzitsuak atera litezkeela, Euskal Herrirako baliagarriak izan daitezkeenak. Azken batean, aipatu bi kasu horietan, dozenaka urteetako gatazka armatuari aurre egiteko elkarrizketaren aldeko apustua egin zuten alde desberdinek, eta bide horrek, oztopoak oztopo, fruitu nabarmenak eman ditu, urte hauetan agerian geratu denez. Elkarrizketaren aldeko apustuak bezala, bi herrialde horietan preso politikoek jokatutako paperak garrantzi handia izan du, eta hain zuzen, horren berri emateko atzo hitzaldia eskaini zuten Bilbon errepresaliatu ohi irlandar eta hegoafrikarrek. Beren hitzak, zalantza gabe, kontuan hartzekoak dira.

Izan ere, esparru politiko eta mediatiko jakin batzuetatik kontrako jarreran tematzen diren arren, gure herriak bizi duen gatazka bati irtenbidea emateko ezinbestekoa da preso politikoek paper aktiboa jokatzea, eta beren ahotsa entzunaraztea, eragile garrantzitsu diren aldetik. Hori guztia bermatzea eta bultzatzea gainontzeko eragileen egitekoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo