GARA > Idatzia > Kultura

Bertso lehia estua izan dute BBK Sariketan, eta Ipar Uribe nagusitu zaio Lea-Artibairi

A. ARRUTI | BILBO

Hirugarren urtez jarraian, Ipar Uribe eta Lea-Artibai eskualdeek jokatu zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian bertsolari gazteen XIX. BBK Sariketako finala. 2009an Ipar Uribe nagusitu zen, 2010ean errebantxa hartu zuen Lea-Artibaik, eta atzo Ipar Uriberen txanda izan zen berriz.

Gazteenen mailan, Maialen Markaidak, Imanol Uriak eta Inazio Vidalek osatutako taldeak 171 puntu bildu zituen, eta Josune Aramendik, Aissa Intxaustik eta Elene Lejarzegik, 150,5 Lea-Artibairentzat. 24 urte bitartekoen mailan, lehia estuagoa izan zen. Beñat eta Peru Vidal anaiek eta Arrate Illarok 239 puntu lortu zituzten, eta Lea-Artibaiko Nerea Ibarzabalek, Xabat Galletebeitikak eta Eneko Arratek, 239,5 puntu. Finalista gazteenaren saria Intxaustirentzat izan zen eta Illart Gamuziok jaso zuen bizkaiera onenarena.

Bestalde, aipatu Euskal Herriko Bertsozale elkarteak Iñaki Murua izango duela lehendakari datozen hiru urteetan ere, hala erabaki baitzuten, aho batez, azken batzar nagusian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo