GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Areto futbola

Trimanek hirunaka batu behar du

J.L.

Liga erregularra amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta Triman Navarrak hirunaka batu behar du. Garaipenak, alegia, behar ditu.

Berdeak gaur 17.00etatik aurrera Murtzian arituko dira El Pozoren aurka. Etxekoek bukaerako kanporaketak jokatzeko txartela eskuetan dute jada, baina lehen faseko onenak izan nahi dutela diote.

Nafarrak zortzigarren daude, sailkapena emango liekeen azkeneko postuan. Aurrekoak lau puntura ditu, eta atzekoa, berriz, bira besterik ez. Beraz garaipena lortzeak sekulako garrantzia dauka. Gaur galtzen badu, eta Zaragozak garaipena lortu, nafarrak bigarren faseko postuetatik at geratuko lirateke, eta bi jardunaldi besterik ez litzaizkieke geratuko guztia konpontzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo