Euskaltzaindiak Lino Akesolo karmeldarra omendu du Diman
GARA | DONOSTIA
Aita Lino Akesolo karmeldarraren jaiotzaren urteurrena gogoratzeko asmoz, Euskaltzaindiak ekitaldia egin zuen atzo Diman eta haren omenezko plaka bat zabaldu zuten.
Bertan izan zen Julen Urkiza, historialari eta «Karmel» aldizkariaren zuzendaria. Hagitz ongi ezagutu zuen Akesolo eta umoretsua, ironikoa eta kritikari zorrotza zela nabarmendu zuen, egiaren aldekoa beti. Luis Baraiazarra euskaltzain ohorezkoak euskaltzaleekin, Iratzederrekin adibidez, izandako harremanak ekarri zituen gogora; eta Patxi Uribar euskaltzain osoak Akesoloren bertze ezaugarri batzuk agertu zituen: irakurle aseezina, ikertzaile sakona eta hiztegigile zorrotza izan zen.