GARA > Idatzia > Kultura

Ikastoletako ikasleek libururik gustukoenak aukeratu dituzte

GARA | DONOSTIA

Atzo jakinarazi zituzten herenegungo Juul hauteskunde literarioen emaitzak. Euskal Herriko ikastolek irakurzaletasuna bultzatzeko eta, bidenabar, gazteek bozketa prozesua barrenetik bizitzeko antolatzen dute Juul.

Urteotako libururik gustukoenak aukeratu zituzten neska-mutilek, baita ilustratzailerik gogokoenak ere.

Haur Hezkuntzan, Felipe Ugalde, Maria Nuñez eta Carmen Gil idazleen lanak aukeratu zituzten; Lehen Hezkuntzan, Josu Waliño, Luisa Aguilar, Xabier Mendiguren, Toti Martinez de Lezea, Roberto Pavanello, Castillo Suarez eta Amaia Ormaetxea agertzen dira; DBHn Jasone Osoro, Fernando Morillo eta Aitor Arana; eta Batxilergoan, Fernando Morillo, Anjel Lertxundi eta Uxue Alberdi.

Juan Luis Landa, Patxi Gallego, Mikel Valverde, Jokin Mitxelena eta Felipe Ugalde dira, azkenik, ilustratzailerik maiteenak.