GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

ARETO FUTBOLA

Trimanek kanporaketak jokatzeko sailkatu nahi du

J.L.

Triman Navarrak titulurako kanporaketetarako bidea egin nahi du, baina horretarako bi jardunaldi besterik ez zaizkio geratzen, eta garaipena behar du gaur etxean, 20.30etik aurrera, Talaveraren aurka.

Bi jardunaldi besterik ez dira geratzen liga erregularra amaitzeko, eta nafarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan daude, beraz, une honetan bigarren fasetik kanpo daude. Zortzigarren sailkatua puntu batera dute nafarrek eta irabazi beharra dute.

Aurkaria ere ez dute samurra izango. Talaverak oraindik aukerak izan baditu, baina kanporaketetarako sailkatzeko geratzen zaizkion bi partidak irabazi eta aurrekoen hutsegiteen zain egon behar du. Beraz, Nafarroako hiriburura garaipenaren bila etorriko dira eta Imanol Arregik zuzentzen dituen mutilei gauzak oso zail jartzen saiatuko dira.

Partida garrantzitsu honetarako Trimanek zaleei deia luzatu die Unibertsitate Pabiloira joan eta laguntzeko. Gutierrez Lumberas eta Moreno Milian izango dira epaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo