GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIENTZIA | NEOROLOGIA

Esna egonda ere, neuronek «lo» har dezaketela dio ikerketa batek

AEBetako Wisconsin-Madison Unibertsitateko ikerlari talde batek egindako lanean nabarmendu dutenez, esna egonda ere, burmuineko hainbat zonaldeko neuronek «lo» har dezakete denbora labur batean lo faltak eraginda.

«Nature» aldizkarian argitaratutako artikuluan Chiara Cirelli ikerlariak azaldu duenez, arratoiekin egindako froga batean ikusi dutenez, esna egonagatik neurona talde zehatzek «lo» har dezakete eta horrek eragin handia du errendimenduan. Orain arteko teoriak jartzen ditu zalantzan ikerketak, orain artean lo gabeziak burmuina osoari eragiten ziola uste baitzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo