GARA > Idatzia > Euskal Herria

Txomin Iriart eta Txomin Catalogne maiatzaren 5ean epaituko dituzte Pauen

p017_f0292567.jpg

Ainize BUTRON |

Poliziak Paueko Auzitegiaren aitzinean euroaginduen aurka protestan ari zirela martxoaren 15ean atxilotutako Txomin Catalogne eta Txomin Iriart-Urruty gazteen aurkako auzia maiatzaren 5ean iraganen da. «Poliziaren aurka eraso bortitza» egin izana eta «DNA emateari uko egitea» leporatzen diete. Bi gazteek auzi horretan eramanen duten defentsaren berri eman zuten atzokoan, eta, epaiketa «euroaginduen arazo guztiak plazaratzeko gunea izatea» nahi dutela jakinarazi zuten. Horretarako, martxoaren 15eko elkarretaratzean atxilotutako bi gazteekin batera, Alice Leiciagueçahar Akitania eskualdeko kontseilariak, DNA emateari uko egin dion pertsona batek eta Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldeko abokatuak hitz eginen dute.

Euroaginduen aurkako kolektiboko kideek, beraien aldetik, sostengu osoa eman zieten atzo bi gazteei, eta maiatzaren 5ean Pauera hurbiltzeko deialdia zabaldu zuten. «Ez dugu onartu behar sostengua kriminalizatzea», salatu zuten. Anaiz Funosasek kolektiboaren izenean jakinarazi zuenez, datorren ekainaren 18an, Biarritzen, euroaginduen aurkako mobilizazio egun zabal bat antolatzeko asmoa dute. Horretarako lan biltzarrak antolatuko dituzte datozen asteotan Ipar Euskal Herrian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo