GARA > Idatzia > Kultura

bertsoak

Maiatzeko hiru larunbatetan «Udaberriko bertso saioak», Bilbon

Santutxuko bertso eskolak eta Bilboko Udalak antolatuta, 28. urtez bertsoak izango dira maiatzeko hiru larunbatetan auzoko Karmelo plazan. Maiatzaren 7an, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze izango dira; maiatzaren 14an, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita eta Beñat Ugartetxea; eta, maiatzaren 28an, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia eta Unai Iturriaga.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo