GARA > Idatzia > Kultura

Gpuntuko saioak jokatu dituzte asteburuan Alegia, Mutriku, Soraluze eta Lezon

GARA | ALEGIA

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa eta hainbat kanporaketa txanda jokatu dituzte asteburuan. Alegian larunbatean eta atzo Soraluzen izan ziren saioetako bi. Larunbateko saioan Orioko Balearen Eguna aintzat hartu zuten bertsolariek hasierako agurretan. Saio epel baten ostean, Alaia Martinek batu zituen puntu gehien goizean, eta atzetik Iñigo Izagirrek. Arratsaldeko saioan umorea nagusitu zen eta Manex Mujikak jaso zituen puntu gehien. Bigarren, Joseba Barandiaran.

Atzo, Soraluzen, Agin Rezola izan zen garaile, bere erregulartasunaren eta freskotasunaren laguntzarekin. Haren atzetik Asier Sasieta gelditu zen 329 punturekin. Arratsaldean, bertsoaldi onak egin zituzten bertan ziren sei bertsolariek, oro har, akatsik gabe, eta zaleek gustura egin zieten txalo seiei. Azkenean, Beñat Lizasok jaso zituen puntu gehien, eta atzetik Iñigo Gorostarzuk.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo