GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Urerzko aizkora

Aitzol Atutxa eta Juanjo Lopez dira finalerdietan sartu diren azken biak

p035_f02_97x93.jpg

J.L.

Aitzol Atutxa eta Juanjo Lopez dira Urrezko Aizkorako maila nagusiko finalerdietara sailkatu diren azkeneko bi aizkolariak. Herenegun Atutxak irabazi egin zion Mugertza II.ari B multzoko azkeneko neurketan, eta sailkapena honela geratzen da. Lehenengo Atutxa, bigarren Lopez eta hirugarren Mugertza.

Gauzak horrela, finalerdiak honela jokatuko dira: Azurmendik Lopezen aurka neurtu beharkon ditu indarrak, eta Atutxak, berriz, Jon Rekondoren aurka.

Herenegungo neurketan Atutxak gogotik egin behar izan zuen lan garaipena erdiesteko. 45 ontzakoa 35 kolpetan moztu zuen Mugertzari baten abantaila kenduz, baina gero mutrikuarrak erlojuz kontrakoa eta 60 ontzakoarekin irabazi egin zion, nahiz eta zutikakoan eta iraupen proban Atutxa nagusitu zen. Lan guztiak burutzeko 18 minutu eta 17 segundo behar izan zituen Atutxak, eta 18 minutu eta 50 segundo Mugertzak.

23 urtez azpikoetan bi finalerdiak jokatu dira. Lehenengoan Larretxeak Mugertza III.ari irabazi zion, eta bigarrengoan Atutxa II.ak Erasuni. Atutxak maila nagusiko finala jokatzeko txartela lortzen badu, ordea, Erasunek jokatuko du 23 urtez azpikoetakoa.

15 urtez azpikoetan Zabaletak lehendik ere lortua zuen finala jokatzeko txartela, eta herenegun Vicente II.ak gauza bera egin zuen, eta biak izango dira Azpeitiko final handian elkarren aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo