GARA > Idatzia > Kultura

Donostia

Euskarazko lehenbiziko antzerki jardunaldiak egingo dituzte Dokan

Gaur hasi eta ostegunera arte euskarazko antzerki jardunaldiak eginen dituzte lehenbiziko aldiz Donostiako Doka kafe antzokian. 20.00etan hasiko da ekimena, Aldraka antzerki taldearen «Heriotza Nere Gain» pieza laburrarekin. Gero, bakarrizketak eginen dituzte Barry, Txiki eta Garbiñek, Mattin margolariarekin batera. Bihar, 20.30ean, «Azken Euskalduna» Ipar Euskal Herriko antzerki taldearen lanarekin gozatzen ahalko da, eta etzi, 20.00etan, Ander Lipusen eta Andoni Egañaren «Erregea eta Bufoia»rekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo