GARA > Idatzia > Kultura

Getaria

Cristobal Balenciaga Museoak 1.600 bisitari hartu ditu asteburuan

Jostun entzutetsuaren museoa publiko zabalarentzat ireki orduko bete da bisitariz. Cristobal Balenciagaren omenezko eraikin handiak 1.675 bisitari hartu ditu guztira asteburuan, Xabide taldekoek jakinarazi dutenez. Zehazki, igandean elkartu zen jende gehien, 847 pertsona. Larunbatean 521 izan ziren eta ostiralean gutxixeago, 307. Bisitarien profilari dagokionez, gehienak (%62) helduak dira; gero datoz erretiratuak, gazte eta ikasleak eta, azkenik, haurrak. Bestalde, 114 lagunek egin dute jantziz jantzi bidaia zortzi bisita gidatutan, bai gaztelaniaz bai euskaraz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo