GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hezkuntza elebidunari oztopoak jartzea leporatu dio Biga Baik Parisi

A.M. |

Biga Bai, ikasleen gurasoen elkarteak, Hezkuntza Ministerioa Bigarren Mailako hainbat lizeotan ikasketak euskaraz eta frantsesez egiten segitzeko oztopoak jartzen ari dela salatu du.

Izan ere, datorren ikasturterako hezkuntza elebiduna izatea nahi duten familiei eskaera arrazoituz gutuna bidaltzeko eskatu diete. Donibane Garaziko lizeoan eta Baionako Cassin lizeoan, zehazki, egin izan dira «Errektoreak berak Erregio Hizkuntzen Kontseilu Akademikoaren aitzinean salatu dituen eskaera horiek». Gainera, adar elebidunean ari diren ikasleen kopurua mugatuko dela iragarri diete gurasoei lizeoetako zuzendaritzek.

Horrenbestez, datorren ikasturteari begira beren seme-alabek hezkuntza elebiduna izatea nahi duten guraso orori indarrak batu eta beren nahia jakitera eman dezaten eskatu die elkarteak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo